Susperregui

Lentzeria-denda 1930az geroztik, erakusketa batekin eta performance batekin itxi genuen espazio hori. Foto Ramblasko erakusketak Santos Montes argazkilariaren argazki-bilduma pribatu bat biltzen du; hain zuzen ere, Bartzelonako La Rambla pasealekuan 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1998ra arte eduki zuen estudio/laborategian egindako argazkiz osaturikoa. Bilduma pribatu hori Madrilgo Isabel II kanalean, Londresko Tate Modernen, Bartzelonako Galería dels Angelsen eta abarretan egon da ikusgai. Erakusketa honetan vedetteen erretratuak ikusi genituen. Bizitzeko modu bat eta hori ia desagertzeko bidean dagoela adierazteko modu bat.

Hirietako erdigune guztietan, Donostiakoan gertatzen ari den bezala, kate handiak merkataritza txikia nola suntsitzen ari den bistaratzen duen irudia da norantz joaten ari garen erakusten duen adibiderik argiena eta ikusgarriena. Eredu bakar baten ezarpena, zeinean denak balio baitu, aniztasuna eta mota guztietako balioak sakrifikatuz, iragana suntsituz.

Kale komertzialenetako erakusleihoetara hurbildu nahi dugu periferian lan egiten duten artista, dantzari eta diseinatzaileen lanik interesgarriena, hausnarketarako gune bat irekitzeko eta merkataritza gune horiek bisitatzen dituzten herritarrengana iristeko, bizitzeko beste modu batzuk eskainiz.

Performantzea Myriam Perez Cazabon eta Leire Otamendi.

Prentsa:
Diario Vasco, Actuación artística para reivindicar el pequeño comercio  LINK
Noticias de Gipuzkoa, Danza contra el cierre de tiendas  PDF