Starring

Zinema eta arte plastikoen arteko elkarrekintza betidanik izan da oso aberasgarria bi arloentzat. Zinema pinturaz hornitzen da, era berean ekoizpen zinematografikoak arte plastikoen iturri agorrezina bilakatzen diren bezala.

Fikziozko ekoizpen hauen aurpegi ezagun gisa aktoreak ditugu. Beraiek dira filme eta ikuslearen arteko lotura; filmearen gizakiak dira. Halere, direna baztertu behar dute –pertsona- apenas ezagutzen duten eta perfekzioz antzeztu behar duten pertsonaia izateko.

Erakusketa honen protagonista aktore hauek dira: izar ospetsuak, hautagaiak, pertsonai historikoen antzezle edo B serieko pertsonaiak. Fikziozko filmeek hauen bidez hunkitzen gaituzte, lehen nahiz bigarren mailako aktorea izan, pertsonaia hotza nahiz ezaguna. Pantailan, dagoeneko existitzen ez den irudi baten islada dira, iraganeko grabazio baten oroitzapen hutsa. Zinematik kanpo, batzuek antzeztu zuten pertsonaia historikoa irudikatzen dute betirako eta besteak izar bilakatzen dira, garai bateko edertasun eredu, pertsonaia lortezina. Gehienak ordea ez ditugu inoiz gehiago gogoratzen.

Hona hemen fikziozko ziemako pertsonaia talde txiki bat, antzezlanaren alor desberdinak irudikatzen dituen aktore multzoa. Bestearen azalean sartzeko lan konplexu eta nekagarriari omenaldi txiki bat.

Komisarioa: Eneka Fernández.
Artistak: Miguel Aguirre, Nestor Borrero, Sebastian Cabrera, Albert Guasch, Fotoramblas, Miguel Orcal eta Daniel Rodríguez Castro.

Prentsa:
Diario Vasco, Homenaje a actores de cine  LINK
Cine 3, Starring: Exposición Colectiva en el Marco del Festival de San Sebastián  LINK
Noticias de Gipuzkoa, El cine en pintura  PDF

Nestor Borrero y Albert Guasch.

Foto Ramblas

Miguel Aguirre y Miguel Orcal

Sebastian Cabrera

Miguel Orcal y Miguel Aguirre