Ricardo Optico / La Esperanza

Merkatariaren etengabeko lana omentzen dugu, Juan Ugalde artistaren esku-hartze batekin La Esperanzako erakusleihoan, eta Iker Spoziorenarekin Ricardo Opticoren erakusleihoan. Bi denda horiek betiko bi saltoki dira, Donostiako kale komertzialenean daudenak, Loiola kalean, marka handiak inbaditzen ari diren eremuan.

Kalera irtetean, mezu osoa ematen diogu merkataritza-zentro horiek bisitatzen dituen herritarrari, bisitaria eguneroko testuinguru batean sartzean, erakusketa-kanonetatik kanpo. Gure gizartean gaur egun dagoen nortasun galeraren problematika handia erakutsi nahi genuen, merkataritza-gune handien eredu bakarraren ezarpenak bultzatua. Herritarrak horren inguruan gogoeta egin dezan, eta jakin dezan oso garrantzitsua dela merkataritza tradizionalari laguntzeko duen jarrera, ez daitezen desagertu artisaua, diseinatzailea, produktu berezia eta tokiko merkataritza. Ekonomian eta ingurumenean hain eragin negatiboa duten marka handien ustiapena gure dirua jarriz finantzatzen badugu, gure seme-alabentzako bizimodu mota horren alde egiten dugu.

Prentsa:
Diario Vasco, Dos artistas al rescate del pequeño comercio   LINK
Noticias de Gipuzkoa, Homenaje al pequeño comercio  PDF
Donostitik, Cultura y gente en los comercios de siempre de la calle Loiola  LINK

Artistak: Juan Ugalde eta Iker Spozio.

 

Artistas Participantes: Juan Ugalde, Iker Spozio.