Por X Motivos

Artisten artean sortzen diren sinergiak eta gaurkotasuneko gai ezberdinak mahai gainean jartzeko beharra dira RQERen erakusketak antolatzeko motibazio nagusiak.
Kasu honetan, Donostian bizi diren hiru artistaren arteko topaketa antolatu genuen: Miguel Orcal, Iker Spozio eta Marc Pe, Limatik, Musadinotik (Italia) eta Bartzelonatik etorriak hurrenez hurren, haien bideak RQERen gurutzatu baitira “Por X Motivos” (“X Motiborengatik”).

Komunikazioaren munduarekin duten lankidetza puntu komuna izanik, haien lan artistikoa hainbat bidetatik igarotzen da.

Miguel Orcal artista plastiko eta tatuatzaileak osagai grafiko argia duten erretratu androginoak erakusten ditu. Ikusleek pieza horietaz jabetzeko aukera izango dute beren gorputzetan txertatuz, erakusgai dauden obren tatuajeak egingo baititu artistak.

Iker Spoziok «Conversation Pieces» aurkeztu du, bere obra berrienetako batzuk, elementu geometrikoen konposizioak, euren artean eta inguratzen dituen espazioarekin elkarrizketan, arrautza-tenperaz eta kaltzio-kaseato gaineko olio-erretxinez eginak.

Bere paisaia, eraikin eta biztanle abstraktuekin mundu surrealista berrietan sortzen diren lerro eta forma organikoak dira Marc Peren obretako protagonistak.

Prentsa:
Diario Vasco, Miguel Orcal, Iker Spozio y Marc Pe exponen arte gráfico en RQER  LINK

Iker Spozio, “Conversation Pieces”.