My Toy Generation

Haur garenetik, gehien maite ditugun objektuak gorde eta babesteko interesa garatzen dugu. Kajoi eta kaxetan, gure unibertso txikia osatzen duten jostailu, egunkari zati, kromo eta puxtarriak biltzen ditugu.
Zenbaitetan, geyperman edo playmobil moduko jostailuen bildumak osatzeko irrika sortzen zaigu. Bere kutxetan, jatorrizko osagarriekin edo erdi apurturik, helduak garenean objektu hauek berreskuratzen ditugu, haurtzaroko jolas une bereziez berriz gozatzeko.

Miguel Orcal-ek (Lima, 1979) bere haurtzaroko jostailuak berreskuratzen ditu haiekin katalogo txiki bat sortuz. Arkatzez eginiko irudien bidez, jostailuez jabetzen da bere unibertso pertsonala aurkeztuz. Iraganera begira, irudimena eta lehen ardura artistikoak jaio zireneko garaira begira, bere haurtzaroan izan zituen elementuen bidez aurkezten du bere burua. Hala ere, ez da bere irudia soilik, gurea ere bada. Baliabide ezagunak erabiliz, erretratu pertsonalak mugak zeharkatzen ditu eta belaunaldi oso batera iristen da, jostailuez inguratzen ziren haietara.
Jostailu katalogo hau aurkeztuz autorearen, nahiz belaunaldi oso baten erretratu zeatzena aurkezten dugu.

Prentsa:
Diario Vasco, El rincón de los artistas emergentes  LINK