Foto Ramblas

Foto Ramblasek izen bereko estudio/laborategian egindako argazki-bilduma bat biltzen du. Bartzelonako (Espainia) La Rambla pasealekuan egon zen, 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1998ra. Ondare hori guztia (argazkiak eta negatiboak) argazkigintzari egindako omenaldia da, Bartzelonako historiaren testuinguru oso zehatz baten erregistro sozial, kultural eta antropologiko gisa.

XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetako gau-munduan, Espainiako gizartearen nahiak azaleratu ziren: vedetteek, umoregileek, musikariek, abeslariek eta gainerako artistek modu erabakigarrian lagundu zuten irekitasun irrikatua elikatzen. Vedettes sailean, poseen antzerki kutsua eta muturreko biluztasuna nabarmentzen dira, garaiko gizartea gobernatzen zuten moraltasun eta zuzentasun parametroei aurre eginez. Rambletako auzoetan aldizkariak eta hiriko ikuskizun eta barietate ospetsuenen lokalak zeuden, Espainiako gizartearen modernizazioaren paradigma.

Bilduma hau Madrilgo Isabel II kanalean, Bartzelonako La Galeria Angelsen, Londresko Tate Modernen eta abarretan erakutsi da.

Informazio gehiago: www.fotoramblas.com/