Bienvenidos

Artisten lanak herritarrengana nola hurbildu hausnartu ondoren, erakusketa-lerro berri batean hasi ginen lanean, desagertzear zeuden hiriko espazioetan. Historiaz betetako lekuak, agurra merezi dutenak. Amaiera ekitaldi positiboa, nostalgian erori gabe iraganari egindako omenaldia. Uste dugu, halaber, bisitaria eguneroko testuinguru batean sartzean, erakusketa-kanonetatik kanpo, kultur etxerik edo erakusketarik bisitatu ohi ez duten herritar horiengana iristea lortzen dugula, eta, gainera, artelanaren mezuak askoz indar handiagoa hartzen duela.

“Ongi etorri, Exposición por derribo” izan zen lehen mugarria. Erakusketa kolektiboa izan zen, Donostiako erdiguneko hainbat etxebizitzaren barruan egina. Eraikin hori botatzea 534 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten zuen hirigintza-eragiketa baten parte zen. Langile-auzo batetik hiriko bizitegi-gune estrategiko batera igarotzea, zeinak bizilagunen oroimen kolektiboko pertzepzioari eragiten baitzion.

Eraikina bota egin zuten eta, harekin batera, desagertu egin ziren etxe horien barruan gertaturiko une berezi horiek guztiak: jaiotzak, heriotzak, amodioak, amodio txarrak, ospakizunak, liskarrak… Eraispen horrek aukera paregabea eskaini zigun gelak inbaditzeko, hainbat euskarritan lan egiten zuten artisten obrarekin, memoriaren gaiarekin.

Abagune ezin hobea izan zen etapa aldaketa horretan inplikatutako aktoreak partaide egiteko: bizilagunak.

Artistak: Santiago Garcés, Santos Montes, Sergio Oksman, Laura Piñeiro, Juan Ugalde, Jon Uriarte, Miguel Orcal eta Eva Villar.

Prentsa:
Diario Vasco, Exposición por derribo  LINK
Gara, Exposición por derribo, una despedida llena de recuerdos a un barrio muy vivo   PDF
Versant Sud, Expo avant destruction   PDF

Santos Montes.

 

Miguel Orcal eta Eva Villar.

 

Sergio Oksman, “A Story for the Modlins”.