RQER sorkuntza-gunea Donostian inauguratu zen 2011ean. Eva Villarrek zuzenduta, marrazkiaren, argazkigintzaren eta bideoaren inguruko proposamenen trukea sustatzeko asmoarekin jaio zen, jatorri askotako sorkuntza artistikoetarako leiho izan nahian.

Artisten lanak herritarrengana nola hurbildu hausnartu ondoren, erakusketa-lerro berri batean hasi ginen lanean, galtzear zeuden hiriko espazioetan edo, merkataritza tradizionala bezala, desagertzeko bidean zeudenetan. Ikuslea beste espazio batean sartu nahi genuen, erakusketa-kanonetatik kanpo, obren mezu osoa emateko.

“Ongi etorri, Exposición por derribo” izan zen lehen mugarria. Erakusketa kolektiboa izan zen, Donostiako erdiguneko hainbat etxebizitzaren barruan egina. Eraikin hura eraisteak gelak inbaditzeko aukera paregabea eman zigun, hainbat euskarritan lan egiten zuten artisten lanarekin, memoriaren gaia landuz.

Erakusketa-ildo horri jarraitzen diogu lokal komertzialak okupatuz, beren lanarekin konprometituta dagoen jendearen lana erakutsiz, gizarte eta etorkizun hobea sortzeko balio oso garrantzitsuak azpimarratuz. Kate handiak tokiko merkataritza suntsitzen ari direla erakusten duen irudia da norantz goazen dioskun adibiderik argiena. Eredu bakar baten ezarpena, zeinean denak balio baitu, aniztasuna eta mota guztietako balioak sakrifikatuz, iragana suntsituz. Hirien erdigunea homogeneizatu dute, ez dakizu Madrilen, Bartzelonan, Parisen edo non ote zauden.

Kulturak bereizten baikaitu.

Prentsa:
Diario Vasco, El rincón de los artistas emergentes  LINK

Pº de Bizkaia 6
20010 San Sebastián
Guipúzcoa, Spain
Tel. +34 943 464 962

hello@rqer.es